XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sendagile asko eta asko hirietatik nekazal eskualdeetara doaz.

- Lehen sei urtez irauten zuen medikuntz karrera hiru urtetan egiten da orain, praktikarekin zerikusirik ez duena kendu egin bait dute zeharo.

- Ideologiaren garrantzia, oso haundia da Txinan.

Sendagile onak gorria eta oso aditua izan behar du.

3.- USA

Iparramerikan, obligaziozko aseguroak ezartzeko egin diren saio guztiek porrot egin dute erabat.

Aseguro konpainiek eta mediku elkarteek ez bait zituzten nahi: 1939an, borondatezko aseguroei buruzko proposamen bat egin zenean, hori iraultza egitea bezala da esan zuten.

Hauek dira horien aurka erabiltzen dituzten argudioak: - Medikuntzaren erabilkerak medikuen kontrolpean egon behar du.

Bestalde, gaisoaren eta medikuaren arteko harremanetan ez du inork tartekatu behar.

- Gaisoak libreki aukeratu behar du medikua.

- Gaisoak, zerbitzu bakoitzaren ondoren, zuzenki ordaindu behar dio medikuari.

- Karitatezko laguntzak, premia gorri-gorritan daudenentzat izan behar du bakarrik.

Bizimodu mailarik altuena duen eta medikuntza zientifikoa aurreratuena duen USAn, akats hauek aurkitzen ditugu: a) Gaisotasunaren eta heriotzaren aurrean, ezberdintasun haundiak daude.

Diru aldetik erdiko mailara heltzen ez diren familiek, besteek baino ehuneko 87 gaisotasun kroniko gehiago dute eta ehuneko 57 inkapazitate gehiago.

b) Klase sozial behekoetan, heriotz eta gaisotasun indizeak nazio subdesarroilatuetakoen antzekoak dira.

c) Bizilagunek ehuneko 33k, batipat behe klaseetakoek, ez dute inolako babesik: poliziak, merkatal interesak gordetzeko, neurririk gabekoak jarri bait dituzte.

1965ean eman zen medikuntzaren sozializazioranzko lehenengo urratsa, obligaziozko aseguroa ezarriz.

Baina Medicare izeneko aseguro honek 65 urtez gorakoentzat bakarrik balio du.

Geroago, Medicaif aseguroa jarri zuten, bakarrik oso behartsuentzat.

Egoera honek beharturik, eta gaisotasun aseguro nazional bakarra ezartzeko asmoz, 18 proposamen aurkeztu ziren Kongresuan.